Kaixo, Txartela!!

TXARTEL BIDEZ IREKITZEN DIREN EDUKIONTZIAK

 

Edukiontzi marroia (organikoa) eta edukiontzi grisa (errefusa) irekitzeko, Mankomunitatearen txartela beharko da, mugarik gabe bi edukiontziak irekitzeko balioko duena (behar denean bi edukiontziak erabili daitezke).

Txartela ez duten herritarrak (hau da, materia organikoaren gaikako bilketan izena emanda EZ zutenak), informazio puntuetatik pasa beharko dira sistema berrian normaltasunez parte hartzeko txartela, poltsa konpostagarriak eta aireztatutako ontzia osatzen duten birziklatzeko kitaren bila.

Mankomunitateko udalerri ezberdinetan jarriko diren informazio puntuak ondorengo datetan egongo dira martxan:

 

 

Udalerria

 

Datak

 

Tokia

 

Ordutegia

Eibar 2017ko azaroaren 24tik abenduaren 5 arte  Portalea, Bista-eder, 10. 4º soilarua.  

Astelehenetik ostiralera 11:00etatik 20:00etara

Larunbatetan 9:00tatik 14:00etara

Soraluze 2017ko abenduaren 11etik 21era Udaletxea
Elgoibar 2018ko urtarrilaren 8tik 18ra Kultur Etxea
Mallabia 2018ko urtarrilaren 19tik 24era Zurrutokia (Kultur Etxea)
Mendaro 2018ko urtarrilaren 25etik 30era  “Lagunbetikoak” jubilatuen ondoko lokala
Ermua 2018ko urtarrilaren 31tik otsailaren 10era Erdikokale, 5

 

GARRANTZITSUA!!!

Txartel elektroniko gabe ezin izango da errefusaren edukiontzia erabili, horregatik beharrezkoa da txartelik ez duten herritarrak informazio bulegotik pasatzea txartela jasotzera.

Gainontzeko gaikako bilketarako erabiltzen diren edukiontziak (beira, ontzi arinak eta papera eta kartoia) irekita jarraituko dute egun bezala.